XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALDERDI KOMUNISTAREN MANIFESTUA Iratxo bat dabil Europan zehar: komunismoaren iratxoa.

Europa zaharreko Potentzia guztiak, iratxo horri erasotzeko, Aliantza Saindu batetan bildu dira: Aita Saindua eta Tsarra, Metternich eta Guizot, frantses erradikalak eta aleman poliziak.

Non dago oposizioko alderdi bat bere kontrastek boteretik komunista delako salhakuntza egin ez diotenik? non bere kontrast aurrerazale zein erreakzionariei komunismoaren etiketa iraingarria bihurtu ez dien oposizioko alderdirik?.

Honetatik irakaspen bikoitz bat atera daiteke: 1) Europako Potentzia guztiek, honez gero, komunismoa Potentzia bat-tzat hartzen dute.

2) Ba da sasoia komunistek, mundu guztiaren aurrean, beren kontzepzioak, beren helburuak eta beren joerak erakuts ditzaten, eta komunismoaren iratxoaren ipuinari Alderdiaren beraren Manifestu bat kontrajar diezaioten.

Helburu honetarako, Londresen, naziotasun ezberdinetako komunistak bildu dira eta ondoko Manifestu hau idatzi dute, ingeles, frantses, aleman, italiar, flamenko eta daniar hizkuntzez argitara emateko.